Zentroan hurrengo proiektuak jorratzen dira:
AGENDA 21 Zalla BHI ikastetxeak 6 urte daramatza proiektu honekin. Jose Luis Gomez irakaslea de koordinatzailea eta gela bakoitzean bi ikasle daude
aukeratuta talde berdea eratzeko. Urtero gai bat aukeratzen da
lan egiteko eta ikasleek gai horri buruzko diagnosia egin ondoren,
hobekuntzak egiteko ekintzak proposatu eta burutzen dituzte. Urte
bukaeran foro bat egiten da udaletxean eta bertan urtean zehar
landutakoa aurkezten da. Iaz jasangarritasuna izan zen topikoa aurten, berriz, kontsumo arduratsua, irakasgai guztietatik landuko da. BIZIKIDETZA. BEHATOKIA. Adar batzuk ditu, horien atzean Miren Begoña Ugartek aurkitzen da. ANIZTASUNARI ERANTZUNA. BIDELAGUNA | HBSP PROIEKTUAK. Isabel Mendizabalek koordinatzen ditu proiektuak
HNP. HIZKUNTZA NORMALKUNTZA PROIEKTUA. Alberto Mardonesek koordinatzen du ikastetxeko proiektua HTB HIZKUNTZEN TRATAERA BATERATUA. HIZKUNTZA PROIEKTUA. Hizkuntza mintegien artean kudeatzen dute ikastetxeko proiektua.
IKT: Ikastetxeen Heldutasun Teknologikoaren Eredua eta, bere baitan, Sare_Hezkuntza gelan. Alfonso Tejedor koordinatzailea.
Institutuak lehenengo deialdietatik hartu zuen parte IKT proiektuetan. "Ikastetxeen
Heldutasun Teknologikoaren Eredua" proiektuan non ertaineko maila eskuratu baitzuen duela hiru urte. PREMIA III azpiegitura eta DBH1. eta 2. mailetarako ESKOLA 2.0 baliabideak mantentzen ditugu; DBH 3. eta 4. mailetan ordenagailu eramangarriak W10eko sistema eragilearekin osatzen dugu hornidura ikasleentzat. Hezkuntza sailak proposatuta langileek Windows 365 erabiltzeko aukera daukate. Beste aldetik, G-Suite sistema ezarrita dago duela zazpi urtetik eta bere baliabideak ohikoak dira elkar telekomunikatzeko eta dokumentuak partekatzeko. Zenbait funtziotarako Hezkuntza departamenduak dituen aplikazioak erabiltzen ditugu, bereziki administrazio prozesuetan. Bukatzeko, LCMS moduan gero eta gehiago Moodle plataforma erabiltzen ari gara, bere azken ekarpenek oso aukera interesgarriak eskaintzen dituztelako.
Helburu orokorra zera da: zentroan eramaten diren prozesu guztiak digitalizatzea, besteak beste: - Gela barruko jarduerak, non didaktika kontutan izan behar den. Testu liburuak ordezkatzen joaten.
- Administrazioan, irakats prozesuen lagungarriak direnak ere bai. - Komunikazio prozesuak: sektore guztien artean, gurasoekin barne. Kasu honetan Twitter kontu aktiboa mantentzen da. - Beste zentro edo erakunderekin esperientziak eta informazioa elkartrukatu.
STEAM. ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA. Aurten Zientzia mintegiak antolatu ditu proiektu honen prozesua eta jarduerak. Arduraduna: Elena Iztueta irakaslea da. (zaharrak) BERRIKUNTZA PROIEKTUA: GAITASUN GARAPENA IKT BIDEZ eta HAMAIKA HAIZETARA. Proiektu honetan 2012.n edizioan 1. mailako ikasleek parte hartu zuten. |