- Eraikinak: Ordutegi orokorra 8:00etan hasten da, nahiz eta klaseak 8:30etan hasi. Arratsaldetan astelehenetik asteazkenera 17:30 (BIDELAGUNA eta kontutan izanik). Ostegunetan hiruretan ixten dira, formazio eta beste jarduera dauden egunetan izan ezik. Ostiralean 15etan ixten dira. - Liburutegia: Edozein irakasle har dezake ordua bere ikas-taldearekin bertan izateko eta aritzeko. Arduraduna atsedenaldietan izaten da eta baita ere astelehenetik asteazkena arte eguerdiko 13:15etatik ordu biak arte. Bidelaguna orduetan ere bai: 16tik-17:30-tara.
Ikastetxeak jantoki zerbitzua eskaintzen die ikasle
guztiei. Ikasleek astelehenetik ostiralera erabiltzeko aukera dute.
Hala ere, ostegun eta ostiraletan geratzen diren Bigarren Hezkuntzako
ikasleek 14:30etan bazkaltzen dute eta gurasoak dira beraien seme-alaben
etxerako bidaiaz arduratzen direnak. Aldi berean, jantoki zerbitzua noizbehinka erabili nahi duzuenok,
ahalik eta lasterren ikastetxean bertan bonua erosi behar
duzue. Asteburua edo jai baten ostean egun berean eros daiteke. Prezioak:
|